Larunbatean jokatuko da XI. Izeta Sariketa

Larunbatean jokatuko da XI Izeta Sariketa –

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute ekimena. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte sariketaren hamaikagarren edizioan. Arratsaldean, aldibereko bi kanporaketa izango dira Erratzun eta Elizondon, seina bertsolarirekin. Saio bakoitzetik hiru bertsolari igaroko dira finalera. Afalosteko saio gisara jokatuko da finala, Elizondoko Kortarixar jatetxean. Finalerako sarrerak (afaria+saioa) www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke, 16 eurotan. Hauek dira hitzorduak:

Larunbatean jokatuko da XI Izeta Sariketa

Kanporaketa. Elizondoko Intza tabernan, 18:00etan

Kanporaketa. Erratzuko Zubi-Punta tabernan, 18:00etan

Finala. Elizondoko Kortarixar jatetxean, 21:00etan.

Honako mezua zabaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak: “Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiako kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta. Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen. Izeta Sariketak Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten”

Larunbatean jokatuko da XI Izeta Sariketa