Gasteiz Bertsozale saioa egin zuten iragan astean

Gasteiz Bertsozale saioa egin zuten iragan astean –

Gasteiz Bertsozale saioa egin zuten iragan astean

Gasteizko Jimmy Jazz aretoa lepo bete da aurtengoan ere. Sustrai Colina, Aroa Arrizubieta, Haira Aizpurua eta Jone Uria aritu dira kantuan, eta Irati Martinez gai-jartzaile lanetan. Honakoa zabaldu dute antolatzaileek: “ligatzeko modu zientifikoak eta kontrako poloen erakarpenak euskal herritarron izaera lehorra zalantzan jarri du. Barre artean ziurtasunez ondorioztatu genezakeen bakarra bi gehi bi eragiketaren emaitza lau dela dakigun arren, publikoa barrez lehertzeko besteko bertsoaldiak entzun dira. Bertsolariek gustura aritu direla aitortu dute beraien amaierako agurretan eta entzuleek ere txalo zaparrada goxo batekin agurtu dute saioa, Arabako Bertsozale Elkarteak badu hurrengo urtean berriz ere saioa antolatzeko aitzakia, eskerrak bertsolari eta gerturatu direnei”.

Hemen argazki galeria.

Gasteiz Bertsozale saioa egin zuten iragan astean