"Puntuak eta komak" nagusi Zallan
Bertsolari Aldizkaria
2024-11-11
Puntuak eta komak nagusi Zallan –
Duela ordu gutxi ospatu da Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako azken kanporaketa, Zallako Mimetiz eskolan, eta finalaurrekoak ebatzi dira.
Lehen hiru saioak jokatuta, bukatu da lehen fasea. Anitzak eta Puntuak eta Komak taldeek abestu dute, eta azken honek lortu du, azaroaren 20an, Mungian jokatuko den finalaurrekorako txartela.
Honakoak izan dira bertsolariak:
- Anitzak: Adur Lopez, Aimar Marcos eta Nahia Ruiz de Arbulo.
- Puntuak eta Komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.
Gai-jartzaile lanetan Jon Martinez Beaskoetxea ibili da. Epaileak Beñat Romero Maguregi, Etxahun Lekue Etxebarria eta Idoia Anzorandia Kareaga izan dira. Ariane Elejabarrieta Amorrortu jardun da idazkari beharretan.
Lehenengo faseko azken saioa jokatuta, puntuazioz sailkatu den taldea, eta honenbestez, finalaurrekoetan kantatuko duena, Xarmengarriak gira taldea izan da.
FINALAURREKOAK
Saioak bikoitzak izango dira, eta orain arte lehiatu ez diren 18 eta 25 urteko gazteak ere sartuko dira txapelketan. Ondorengoak dira saioak:
- Datorren astelehenean, azaroaren 18an, izango da lehenengo finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan, 18:00etan.
- A multzoan, 18 urtera artekoen multzoan, ondorengo taldeak arituko dira: Sagutxo kaskarinak 2.0 eta Arrakalak loratu.
- B multzoan, 18 eta 25 urte artekoetan, berriz, Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga), Ai Zapotxin! (Bittor Altube eta Joseba Ortuzar) eta Malla 2 (Araitz Katarain eta Irune Basagoiti) bikoteak izango dira kantuan.
- Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Mugire Txokoan, azaroaren 20an, 17:30ean.
- A mailan, gaurko saioko irabazlea, Puntuak eta komak, eta puntuazioz sailkatutako Xarmengarriak gira arituko dira bertsotan.
- B mailan, ostera, Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) bikoteak.
Finalaurrekoak arratsaldez izango dira, eta publiko orokorrari zuzenduta daude. Saioak doakoak dira.