Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak –

Nafarroako Bertsozale Elkarteak administrazio teknikaria behar du. Proposamenak jasotzeko azken eguna azaroaren 21a izango da.
 
Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak
Arg: Ciadig

Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
Nafarroako Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.

Eginkizun nagusiak
Hauek dira, NBEko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:

  • Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
  • Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publikoekin eta ikastetxeekin, aurrekontuak prestatu, fakturazioa…
  • Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketak eta bestelakoak.
  • Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
  • Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak…).
  • Bestelako idazkari lanak.

Eskatzen da

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa, Administrazio eta finantzetako goi-mailako zikloa…) edota eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea).
  • Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
  • Gida baimena eta ibilgailua.

Lanpostuan jarduteko gaitasunak/ konpetentziak

  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna.
  • Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa.

Kontuan hartuko da

  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
  • Herri mugimenduetan eskarmentua.
  • ERP kontable batekin lan egin izana.

Eskaintzen da

  • Urtebeteko kontratua, lanaldi erdiz, NBEko egoitzan.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrila.
  • Soldata: urtean 16.960€ gordin.

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2024ko azaroaren 21erako ondorengo helbidera: nafarroa@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 948 14 37 47 telefono zenbakira.