Abiatu da XXXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa
Bertsolari Aldizkaria
2024-11-05
Abiatu da XXXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa –
Bilboko Urretxindorra ikastolan jokatu zen atzo lehenengo saioa. Honakoak izan ziren oholtzara igo diren bi taldeak:
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta.
- Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
Azkenean bigarren taldea nagusitu zen, eta Gernika-Lumoko finalaurrean abestuko dute azaroaren 18an.
Jone Larrinaga Dañobeitiak aurkeztu zuen saioa, eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Idoia Anzorandia Kareagak osatu dute. Idazkari lanetan Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.