Ikastetxeak plaza

Urriaren 21ean hasi eta maiatza bitarte bertsolari gazteentzako plaza bihurtuko dira ikastetxeetako aretoak, astelehen arratsaldez, “Eskolatik Plazara” ekimenaren baitan.

Ikastetxeak plaza –

Ikastetxeak plaza

Eskolatik plazara 18 urte arteko bertso eskoletako gazteei zuzendutako proiektua da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zehaztu duenez, ekimenaren helburu nagusiak “gazteei lehiatik kanpo kantatzeko aukera eskaintzea, beraien arteko harremanak sendotzea eta konfiantza giroa lantzea dira”. Entzuleak, aldiz, 11-12 urteko gaztetxoak izaten dira, sasoi honetan ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari direnak. Ikasleak eurak jarriko dituzte gaiak saioetan.
 
Hamabost urte igaro dira ekimena abian jarri zenetik, eta ikasturte hau Zornotzako Larrea ikastetxean abiatu da. 

Proiektu honek helburu bikoitza du, beraz; batetik, bertsolari gazteei plazak ematea, eta bestetik, bertsolaritza ikasleengana bertso saio bat hurreratzea.

Ander Elortegi GarateaBittor Altube Sarrionandia eta Idoia Anzorandia Kareaga izan dira proiektuaren arduradunak oraingoan.

Ikastetxeak plaza