Kalean da udazkeneko alea: Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena

Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.

Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena –

Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena

 

TXIRRITA-BASARRI EREDUEN TALKA ETA GERRAK ERROTIK ERAITSITAKO GARAPEN IKUSGARRIA: HISTORIA EZAGUNAREN PUZZLE OSOTUAGO BAT

Ezaguna da 1935eko txapelketa Basarri oso gazte batek irabazi zuela. Baita Txirritak, protesta gisa latina ikasten hasi behar ote zuen bota zuela bertsotan Aitzol seinalatuz. Ez da hain ezaguna, ordea, txapelketa ondorenetan hernaniarra errebantxa bila joan zela Zarautzera, eta konforme samar gelditu zela txapeldun berriarekin.

Ezaguna da hamarkadaren hasieran Bertsolariya aldizkaria argitaratu zela arrakasta handiz, baina ez hainbeste bertsolaritzak irratian bide polit bat egin zuela garai berean. Edo ikus-entzunezkoetan lehen pausuak eman zituela. Edo bertsoa irratira eta zinemara eraman zuen kuadrilla bera izan zela txapelketak martxan jarri zituena.

Gaurko bertsozaleak ez ditu gehiegi ezagutzen garai hartako euskal kulturgintzak izandako irakinaldia eta bertso-munduan sukalde lanetan zebiltzanen errezeta-liburua. Gaurko plater eta zapore batzuk orduko hartan findu ziren, ordea.

Guztiok ezagutzen dugu 1936ko txapela irabazi ondoren Txirritari egin zitzaion omenaldiko argazkia, eta badakigu hilabete gutxian gerra etorri zitzaiela gainera. Argazkiko partaide bakoitzari gerrak ekarritakoa argitaratu izan da euren biografietan. Bakoitzari gertatutakoa elkarren ondoan erakusten duen argazki orokorra falta da, ordea, gertatutakoaren beste dimentsio bat eskain lezakeena.

Honako honetan bertsolaritzaren aldi haren inguruko kontakizun osotuago bat eraikitzeko ahalegina egin da, garaiari buruzko liburuetan nahiz garaiko prentsan arakatu eta topatutako pieza guztiak gustura irakurtzeko moduko kontakizun batean ahokatu nahian.

Aldizkaria Patxi Gallegoren 20 ilustrazioz osatua dago.

Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena