Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.

Herriaren ahotsa onartuko duzu –

Cira Crespo, ARGIAn.


Aurten 100 urte Vicent Andres Estellés poeta jaio zena. Aitzolen omenez, gustuko izango zuela uste dudan Vicent Andres Estellesen poema bat itzuli dut.

 

Herriaren ahotsa onartuko duzu

 

Herriaren ahotsa onartuko duzu,

eta orduan zure herriaren ahotsa

izango zara

eta, betiko,

herria izango zara,

eta sufrituko duzu,

eta itxarongo duzu,

eta beti hauts artean

ibiliko zara,

hautsak jarraituko zaitu.

Eta gose izango duzu,

eta egarri.

Ezin izango duzu poemarik idatzi,

gau osoan isilik egongo zara,

zure jendea lo dagoen bitartean,

zu bakarrik

egongo zara esnai

guztientzat

egongo zara esnai.

Ez zaituzte erditu lo egiteko:

zure herriaren gau luzean

beila egiteko erditu baitzituzten.

Zu izango zara

hitz bizia,

hitz bizia eta mingotsa.

Hitza jada ez dira existituko,

bere herriaren pena onartzen duen gizona, baizik.

Isiltasuna da.

Silabak kontatzeari utziko diozu,

gorbataren lokarria egiteari.

Hauts mingots artean

Dabilen herria izango zara,

bizitzan gora, nazioetan gora,

goraipatutako kondizio bat.

Dena ez da izango, hala ere,

isiltasuna.

Hitz egokia esango baituzu,

eta, momentu egokian izango da.

Eta ez duzu esango

Antologia asmoz,

zintzotasunez esango duzu,

suminez,

etorkizunaz pentsatu gabe,

ez bada zure herriarenaz.

Agian aginduko dizute,

agian barre egingo dute,

agian salatuko zaituzte:

txikikeriak baino ez dira.

Herria izan ezean, ezer izaterik ez dagoen

Kontzientzia izatea da

Balio duena.

Eta zuk, larritasunez, aukeratu egingo duzu.

Zure isiltasun zorrotzaren ondoren

Ziurtasunez egiten duzu aurrera.

 

Herriaren ahotsa onartuko duzu