Xabier Payak 'Bertsolaritza XXI. mendean' doako online ikastaroaren 2. edizioa eskainiko du

doako online ikastaroa –

doako online ikastaroa

Xabier Paya bertsolariak, Bertsolaritza XXI. mendean doako online ikastaroaren 2. edizioa eskainiko du urriaren 21etik azaroaren 25era. Ikastaroa guztiz euskaraz eskainiko da eta bertsolaritza XXI. mendean ulertzeko irizpideak eta gakoak ezagutaraztea du helburu.

Formakuntza hau bertsolaritzaren inguruan interesa duen edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa bertsolaritzaren inguruko aparteko ezagutzarik izatea, eskoletan azalduko baitira oinarrizko ezagutza guztiak.

Formakuntza urriaren 21 eta azaroaren 25 artean egingo da eta asteko saio bateko maiztasuna izango du. Bi ordutako 6 saiotan banatuko da formakuntza eta saio guztiak teorikoak izango dira. 17:00etatik 19:00ak arte izango dira saioak. Saio guztiek hainbat baliabide jarriko dituzte ikasleen eskura: irakurgaiak, ikus-entzunezkoak, adibideak… Saioaren osotasuna irakasleak gidatuko du, tarteka-tarteka banaka edo taldeka egin beharreko ariketa eta jarduera praktikoak proposatuz.

Ikastaroa UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Izena emateko, nahitaezkoa da ikastaroaren webgunean azaltzen den izen-ematea betetzea.

Informazio gehiago: bertsolaritza.asmoz.org/eu/hasiera

Doako online ikastaroa