Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira
84 urterekin hil da Luis Baraiazarra. Bihar izango da bere hileta, Markina-Xemeingo karmeldarren elizan, 18:00etan.
Martzel Andinua 94 urterekin zendu da, eta bere elizkizuna ere bihar izango da, Bilboko San Felicisimo elizan.
Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira –
Luis Baraiazarra
Atzo hil zen Luis Baraiazarra Txertudi. Idazlea, itzultzailea, euskaltzaina, bertsozalea… hainbat esparrutan utzi du bere arrastoa sortzez meñakarra zen karmeldarrak. Bere bertsozaletasunari buruz honakoa idatzi zuen etxe honetan, gure 107. alean: “Gazterik erakarri ninduten bertsolariek eta, nola edo hala, haien saioak jarraitzen saiatzen nintzen, zuzenean ez bazen, irratiz. Bertsolariak benetan miresteraino iritsi nintzen, eta nik neuk ere, neure erara, bertso jarriekin –inoiz ez baitut uste izan bat-batean egiteko gai nintzenik– haien jarduera imitatu nahi izaten nuen.”
- BERRIA: Luis Baraiazarra idazle eta itzultzailea hil da
- NAIZ: Luis Baraiazarra idazle, itzultzaile eta ohorezko euskaltzaina hil da
- Bertsozale Elkartea: Luis Baraiazarra hil da
- Euskaltzaindia: ‘Txirlorak: Luis Baraiazarra oroituz’
Martzel Andrinua
Antolatzaile lanetan aritu zen lehen Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, baita epaile gisa ere, bai Bizkaikoan baita Txapelketa Nagusian ere. Ziortza-Bolibarren jaio zen, pasionista izan da (Aita Martzel), baita euskaltzaina ere. Euskarazko hainbat komunikadetan egin ditu kolaborazioak.
- Euskaltzaindia: ‘Martzel Andrinua, hizlari eta idazle ereduzkoa’
- Bizkaia Irratia: Aita Martzel Andrinua pasiotarra, euskaltzaina eta Bizkaia Irratiaren laguntzailea Goian Bego