GBT24 - Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan

Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan –

Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da zen iragan larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean, aretoa bete zuten bertsozaleen aurrean. Lan puntuagarriak amaituta, Eneritz Artetxe Eizagirre irabazi zuen saioa, eta zuzenean final-laurdenetara sailkatu (Irun, urriak 27). Honela geratu da sailkapena:

Gai jartzen Iban Narbaiza Cevidanes ibili zen. Epaileak: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan

Igandeko saioa Andoainen jokatu zen, Bastero kulturgunean. Aitor Salegi Martija gailendu da, 470 punturekin. Final-laurdenetara sailkatu da zuzenean bera ere (Errenteria, urriak 20a). Honela geratu dira puntuazioak: 

Aitor Salegi Martija ——————————— 470

Eñaut Martikorena Lizaso ———————– 462

Andoni Mujika Izagirre —————————– 450

June Aiestaran Iparragirre ———————– 448

Manex Mujika Amunarriz ————————– 448

Endika Igarzabal Murua —————————— 437

Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Hurrengo saioa final-zortzirenetako azkena izango da. Datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. 

Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan