Abarkasek txapelketako abarkak erantzi ditu
Abarkasek txapelketako abarkak erantzi ditu –
Eneko Abasolo “Abarkas“-en eskutik iritsi zaigu Makarrizketak podcasteko azken atala, Galderak. Iurretarrak bertan kontatu duenez bertso txapelketetan parte hartzeari utziko dio: “Iritsi ote da ordua? Noiz utziko ditut txapelketak? Nola? Galderak. Azken bi txapelketatan buruan ibili da galdera, enarak tartean lez, hegan. Noiz? Nola? Galderak. Halako batean, azken txapelketa azken txapelketa dela ohartzen zara eta agur esaten duzu, bai, iritsi da garaia… Agur. Eta orain? Eta orain zer? Galderak. Fokupetik atarata… plazak? Zer dator?”
Powered by RedCircle
Abarkasek txapelketetan parte hartzeko antzinako moldea kritikatu du, ume koskorrak zirela nola uzten zituzten horretarako behar adina prestaketa gabe jendaurrean bertsotan, “zezenaren aurrean lez”, eta nola helduarora iritsi bezain pronto agertzen ziren beste txapelketa mota batzuk: “txapelketak agertzen dira horizontean.7. kaballeriakoak lez zaldi gainean trostan, eta zu, indio txiki bat basamortuan. Zure arku, gezi eta abarrekin egiten diozu aurre kontuari, ondokoak, zu baino eskarmentu handiagokoak izaki, beste arma batzuekin datoz”.
Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, Berrizko saioan, iragarri (edo iradoki) zuen Abarkasek txapelketetako bere ibilbidea bertan amaitu zela, eta gaurko podcastean orduan hartutako erabakia berretsi du.