Esker onez - Estitxu Arozena

Hamaika Telebistako Esker Onez saioan atal bat eskaini diote Estitxu Arozenari. Jarraian duzu ikusgai.

Estitxu Arozena –

Komunikatzaile paregabea zela txikitatik esaten zioten Arozenari, eta bertsolaritzan aurkitu zuen pentsatzen eta sentitzen zuen hori helarazteko modua. Bailarako lehenbiziko bertso eskola sortu zenean eman zuen izena bertan.

Bertsolaritzan emakumezkoen presentzia oso txikia zen garaian hasi zen plazan, eta zalantzarik gabe, gerora heldu diren hainbat emakumeren bidea urratu zuenetako bat da. Aitortu digu Txapelketan aritzea ez duela gustuko, baina Nafarroako txapelduna izatea mugarria izan zen historian eta urte hauetako bidearen eta transmisioaren erakusle 2021ean Saioa Alkaizari txapela jantzi izana.

Plaza gizonetaz, txalometroaz eta lehiaz aritu da, besteak beste, Estitxu Arozena. Izan ere, plaza eta oholtzatik kanpo baldin badabil ere, hurbil du bertsolaritza oraindik.

Saio guztiak nahieran hamaika.eusYoutube eta spotifyen.