Martxan da Bertsolari aldizkariaren IV. Bertsopaper Lehiaketa

2021ean antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira, eta eskuartean laugarren edizioa hartuta gatoz aurtengoan. Honakoak izango dira ezaugarriak:

Martxan da Bertsolari aldizkariaren IV. Bertsopaper Lehiaketa –

Martxan da Bertsolari aldizkariaren IV. Bertsopaper Lehiaketa

 

  • Hiru bertso, librean.
  • Zehaztu doinua.
  • Urriak 21eko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera
  • Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea eta adina.
  • Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak

 

EPAIMAHAIA

  • Iñaki Murua 
  • Ekaitz Goikoetxea
  • Eli Pagola

 

SARIAK

Gaztetxoak

  • Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz)
  • Bigarren saria: Iztueta esnekien sorta 

 

Helduak

  • Lehen saria: asteburu bat Aritzaleku kanpineko bungalou batean. 
  • Bigarren saria: Elkano scaperoom-erako lau sarrera eta Bertsolari aldizkariko materiala.

 

Partehartzaile guztiei ARDITUTAKOAK (Adur Larre eta Mikel Begoña) komikiaren ale bat oparituko dizuegu!

Irabazleen bertsoak neguko alean argitaratuko dira. 

Animo eta zorte on!

Martxan da Bertsolari aldizkariaren IV. Bertsopaper Lehiaketa