Iragan da Bardoetako lehen asteburua

Iragan da Bardoetako lehen asteburua –

Iragan da Bardoetako lehen asteburua

Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatu dira Bardoak 2024 ekimeneko lehen hiru saioak, ostiralez eta larunbatez, 120 entzuleren aitzinean. Asteburuko nondik norakoak azaldu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

Ostiralean bi saio izan ziren. Lehena, Lesakako Beheko plazan jokatu zen, eskualdeko Hor gu! eta Erronkari-Iruñerriko Errimaren matxinatuak taldeen artean. 40 lagun inguru elkartu ziren etxeko taldeko hiru bertsolariak eta talde bisitariko hiruak entzuteko, eta itxura polita hartu zuen plazak. Gai-emaile lanetan, Uxue Mesa, Ane Telletxea eta Iratxe Muxika aritu ziren. Ariketa guztiak egin ondoren, Bortzirietako taldeak eskuratu zuen puntua. Bertsolari eta ikusleak giro onean aritu ziren, Bardoetan ohikoa izaten den bezala.

Sunbillan jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, Ulibeltza Elkartean. Bertan izan ziren kantari Malerrekako Malerreka ez da Baztan taldea (etxeko gisara) eta Irurtzun eta periferiako Pikutara goaz, 40 lagun ingururen aurrean. Gaizka Baigorri, Xuban Etxegia eta Jon Aldabe ibili ziren gai-jartzaile lanetan, eta etxeko taldearentzat izan zen puntua. 

Larunbatean, Lizarran jokatu zen saioa, La Bota peñan, 40 bat lagunen aurrean. Lizarrako Assurancetorurix eta Leitza-Altsasu-Barañaingo Manteleko sobrak taldeak izan ziren kantari, Ekhiotz Prieto gai-jartzailearen aginduetara. Epaileek eta publikoak hala erabakita, talde bisitariak eraman zuen puntua. Bukaeran otordua egon zen parte hartzaile eta ingurukoentzat”

Ikusgai jarri dituzte asteburuko argazkiak.

Iragan da Bardoetako lehen asteburua