Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa martxan da

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa –

Bosgarren edizioa du jada Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolaturiko sariketak.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten hartu dezakete parte, antolatzaileek eskaini dituzten hiru kategorietako batean:

Txikiena, 2011an edo ondoren jaiotakoentzat. Sariak: 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira.

Gazteena, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne). Sariak: 150 eta 350 euro arteko diru-sariak

Helduena, 2006an edo lehenago jaio direnentzat. Sariak: 500 eta 1500 euro artean.

Nabarmentzekoa da Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dutela, etorkizunean interesekoa suertatuko balitz.

Cesar Etxeberriak, Eneko Fernandezek eta Saioa Mitxelenak osatuko dute epaimahaia.

Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearenbitartez aurkeztuko dira lanak, azaroaren 29ra bitarte. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarri osoak.

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa