Bertso saioa Larrungo trenaren mendeburuan
Bertso saioa Larrungo trenaren mendeburuan –
Larrungo trenak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurrenaren karietara besta eguna antolatu dute irailaren 22an, bertso saioa tartean.
9:45 : Erakusketaren bisita gidatua: «1924-2024 : Larrungo trena, mende bat igotzen” – San Inazio lepoa. Ekainaren 30etik azaroaren 3ra.
1924an luzaz “tren txikia” izeneko trena lanean hasi zen, mendirako sarbide berria eskainiz. Kremailera-trenak denborari aurre egin dio, baita gatazkei eta teknologia iraultzei ere. Eta Larrungo kaskora bidean, badirudi denbora gelditu dela. Trenera igo aitzin, har ezazu tarte bat erakusketa begiratzeko. Bertan atzemanen dituzu argazkiak, postalak, lekukotasunak eta Departamenduko edo Herrietako artxibo publiko eta pribatuetako hainbat objektu.
11etatik 17etara, gailurrean
11etan : Bote luze pilota partida Sarako Izarra eta Berako Gure Txokoa pilota taldeen artean
12:00 : bertso saioa, Bertsularien Lagunak elkartearekin lankidetzan: Haira Aizpurua, Ekhiñe Zapiain, Xumai Murua eta Sustrai Colina.
12:30 : Sarako eta Berako erraldoiak. Euskal Kulturaren pertsonaia adierazgarriak
14:00 eta 16:30 : Maite nautenek trenera igo daitezela, Jour de Fête antzerkitaldearen eskutik
Ibilbide poetiko eta berezia, Jour de Fête konpainiak apropos asmatua, Larrun mendia eta trenari buruz. Zuzendaritza artistikoa : Ludo Estebeteguy. Jokalariak: Alaia Berhonde, Charlotte Maingé, Francisco Dussourd, Sebastien Desgrans eta Ludo Estebeteguy. Iraupena: 40 minutu. Bi saio arratsalde berean. Denentzako. Hizkuntzak: euskara, frantsesa eta espainola. Lekuak agortu arte.
17:30 : Ruper Ordorikaren amaiera kontzertua
20 disko baino gehiago kaleraturik, Ruper Ordorika, euskal kantugintzako ikur nagusietakoa dena, bere arte ibilbidearen gailurrean dabil. Sarako biztanle den ahots eta interpretazio bereziko artistak Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren testuak dakartza kantuetara, baita pertsonalak ere. Kontzertu berezi honetarako, Arkaitz Minier musikari fina (arrabita, mandolina eta gitarra) izanen du lagun. Programazioari amaiera ezin ederragoa eskainiko dio Larrungo gailurrean.