Aitor Tatiegik jantzi du Lizardi sariketako txapela

Aitor Tatiegik jantzi du Lizardi sariketako txapela –

Aitor Tatiegik jantzi du Lizardi sariketako txapela

Nahikari Gabilondo bertsolari zarauztarrak eman zion garaikurra, eta txantxikuak bertso onenaren saria ere poltsikoratu zuen. Andoni Rekondo hernaniarra bigarren gelditu zen. Iragan ostiralean jokatu zen finala Zarautzeko Modelo Aretoan. Amaia Urbietak aurkeztu zuen. Oihana Aranguren, Unai Muniain eta Leire Beloki izan ziren epaileak

  • Aitor Tatiegi ———— 266
  • Andoni Errekondo ——261
  • Andoni Mujika ——— 258,5
  • Libe Goenaga ———-254
  • Iruri Altzerreka ——–242
  • Araitz Katarain ——– 229
 

Saioa osorik (GUKA)

 

 

Txapeldunak ondorengo elkarrizketan aipatu zuenez, aurtengo hainbat zazpi aldiz egokitu zaio bigarren izatea, eta hori izan zuen hizpide agurrean:

Ez da izan lan bikaina
zuen baimenaz, apaina
gaur pozak hartu dit gaina
bigarren denen ordaina.
Urtarrilean hasi genuen
bertso-eskolen azaña
nahiz lehiaketan bertsogintza den
oso zaila ta labaina
udazkenean hostoak gisan
erori gintezke baina
behin honezkero ikasi dugu
berriz zutitzeko aina.

Aitor Tatiegik jantzi du Lizardi sariketako txapela