2024-09-09
Bertsolaritzan ala ingeleran?
Bertsolaritzan ala ingeleran? –
GURASO 1: – Zertan apuntatuko dugu gure alaba?
GURASO 2: – Nola zertan apuntatuko dugun?
G1: -Eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko gonbidapena bidali dute eskolatik.
G2 -: Eta?
G1: – Ingelera eta bertsolaritza egun berean jarri dituztela berriro ere…
G2: – Berriro ere bertsolaritzara joan gabe geratuko da orduan. Pena…
G1: – Beno, edo agian…
G2: – Agian, zer?
G1: – Bertsolaritzan izena ematen badu?
G2: -Ezin du, ingelesa dauka ordu horretan.
G1: – Bertsolaritza ere bai.
G2: -Ez ezazu txorakeriarik esan, faborez.
G1: – Txorakeria? Ze txorakeria?
G2: – Ezin zaigu burutik pasa ere egin Uxue bertsolaritzara eramaterik, hori dela eta ingelerara joaten ez bada.
G1: – Eta hori?
G2: – Faborez… Bertsolaritzak ez du balio bizitzarako, oro har… Eta lana bilatzen hasten denean, zer? Edo kanpora ikastera joaten bada?
G1: Eskolan lantzen dute ingelera.
G2: – Bai, baina ez ditu hamarreko notak ateratzen, eta “First” azterketa gainditzeko oraindik asko du ikasteko.
G1: – 11 urte ditu oraindik! Ez zara ba horretan pentsatzen ariko dagoeneko… ezta?
G2: – Dagoeneko? Zertarako eramaten dugu ba akademiara? Zuk ere badakizu…
G1: – UXUE!!!!
U: – ZER AMA? MATEMATIKAKO ETXEKO LANAK EGITEN ARI NAIZ!
G1: – ZATOZ SUKALDERA, SEGUNDUTXO BAT IZANGO DA!
G2: – Zertan ari zara?
G1: – Itxaron…
U: – Zer nahi zenuen?
G1: – Begira… Zera… Galdera bat… Bertsolaritzan izena eman nahi duzu?
U: – Beno… Nahi bai, nire lagun guztiak joaten dira eta izugarri ondo pasatzen omen dute. Jolasak, abesti moduko batzuk, ez dakit zer berdina duten hitzak… Gauza asko ikasten dituzte. Baina esan nion andereinoari ezin nuela egun eta ordu horretan, ingelesa daukadala eta oso garrantzitsua zela zuentzat eta niretzat ingelesa ondo ikastea, eta batez ere, nota onak ateratzea.
G2: – Hori da, arrazoi guztia daukazu.
G1: – Ba aurten ez, aurten bertsolaritzara joango zara, ados?
U: – A bai? Eta hori?
G2: – Eing? Zergatik?
G1: – Zergatik? Eta zergatik ez?