Irailaren 22an ospatuko da Hitzaren Dantza ekimenaren X. edizioa
Euskara lokarri hartuta, bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak izango dira goizeko Zazpi Jauzi kalejiran, bazkalosteko saioan eta arratsaldeko erromerian.
Hitzaren Dantza –
Hortik gora, hauexek izango dira ibilbidea markatuko duten gune nagusiak, bai eta erreferentziazko ordutegia ere:
11:00 Basarrate parkea (bertsoak, ARABAko kantak eta dantzak)
11:30 Villamonte (bertsoak, LAPURDIko kantak eta dantzak)
12:00 Alangobarri (bertsoak, NAFARROA GARAIko kantak eta dantzak)
12:30 Satistegi (bertsoak, ZUBEROAko kantak eta dantzak)
13:00 Tellagorri (bertsoak, BIZKAIko kantak eta dantzak)
13:30 Portu Zaharra (bertsoak, GIPUZKOAko kantak eta dantzak)
14:00 Telletxe (bertsoak, NAFARROA BEHEREko kantak eta dantzak)
Gune guztietan eskuorriak banatuko dira kantatuko diren abestien hitzekin. Ibilbidean zehar, Hitzaren Dantzako zapi bereziak salduko dira 2€-tan.
HERRI BAZKARIA
15:00etan, kalejira osoa amaitutakoan, San Nikolas plazan batuko dira guztiak eta herri bazkaria egingo dute bertako pilotalekuan.
Bazkaltzera geratu nahi duenak izena eman behar du aurretik, ALBEko telefonora deituz (605 704 385) edo emailez (albegetxo@gmail.com). Bazkariaren prezioa 20€-koa da. Izena emateko epea irailaren 18an bukatzen da (barne).
Bazkalostean herri kantak abestuko dira, eta bertso saioa ere egongo da Paule, Patxi eta Maddi Aneren eskutik.
ERROMERIA
18:00etan erromeria izango da San Nikolas plazan bertan, Luhartz taldearekin, 20:30ak arte.
PARTE HARTZEKO ERAK
Era bi daude egun honetan parte hartzeko:
1) Talde moduan: dantza taldeak, kantu taldeak, euskal musika taldeak… Parte hartze mota hau aurretik adosten da ALBEko antolatzaileekin, eta nahi izanez gero, elkartearen logoa sartzen da kartel zein eskuorrietan.
2) Banakako eran: Edonor anima daiteke kalejirara etortzen, guneetan kantatzen edota dantzatzen. San Nikolas frontoiko bazkarira ere edonor apunta daiteke, baina aurretik izena eman beharra dago. Janzkerari dagokionez, jantzi konbinazio guztiak onartzen dira: dantzari, arrantzale, baserritar…
Antolatzaileek eskatu duten gauza bakarra da egun horretan (ere) euskal hitza dantzatzeko, hau da, EUSKARAZ EGITEKO, nork bere mailan eta eran.