Uitziko egonaldiarekin amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak
Uitziko egonaldiarekin amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak –
Uztailaren 25etik 31ra Uitziko aterpean elkartu dira 14-15 urteko 45 gazte eta 10 begirale-sukaldari. Hamaika ekintza entolatu dituzte gazteek bertsoez eta jolasez gozatzeko: altxorraren bila, ginkana absurdoa, olinpiadak 2024, erlauntza (edo among us), kluedoa, Beldur Gaua (Ali Baba desagertu zenekoa)…
Lekunberrira txango bat ere egin zuten, Aitor Irastortza gidari; gaztetxea ikusi eta errekan bainatu ziren. “Baba truk” jolasean herritarrekin aritu ziren trukean, eta askari ederra egin zuten bildutako jakiekin. Maddi Agirrek literatura tailerra eskaini zien; Libe Arregik, aldiz, bakarrizketa umoretsu bat. Julio Sotorekin eta Maddi Sarasuarekin bertso afari bat ere egin zuten, herritarrak ere entzuleen artean zirela.
Ikusi hemen Uitziko Bertso Udalekuetako txandako bideoa!