Martxan dira Bertso Udalekuak
Uztailaren 8an hasi ziren aurtengo bertso udalekuak, Larraulen. Uztaila amaitu bitarte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin. 193 lagun apuntatu dira.
Martxan dira Bertso Udalekuak –
Euskal Herrik osoko 159 gaztek eta 34 hezitzailek hartuko dute parte udalekuen 26. edizioa honetan. Udalekuetako parte hartzaileen %80a bertso-eskola bateko kidea da. Behin Zuhatzan esperientzia probatuta, ondorengo txandetan partaideen %75 dira berriz parte hartzea hautatu dutenak.
9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak elkartuko dira uztailean zehar txanda desberdinetan. 12-13 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehena; Larraulen (Gipuzkoan) egingo da uztailaren 8tik 14ra. Bigarren txanda uztailaren 15ean hasiko da eta 24an bukatuko da; 16-18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira Bidarrain (Behe Nafarroan). Zuhatzan (Araban) elkartuko dira uztailaren 24tik 28ra 9-11 urte artekoak eta Bertso Udalekuen azken txanda Uitzin (Nafarroan) izango da. Bertako aterpetxean elkartuko dira 14-15 urteko gazteak uztailaren 25etik 31ra.
Egonaldi guztietan bertsolariak izango dira bisitan, gazteekin bertsotan eta solasean aritzeko afalosteko giroan.