Ikasturte amaierako bertso jaialdia Azkoitian

Ikasturte amaierako bertso jaialdia Azkoitian –

Ikasturte amaierako bertso jaialdia Azkoitian
Arg: GUKA

Gu ere bertsotan proiektuaren ikasturte amaierako bertso jaialdian izan ziren asteburuan Azkoitiako Floreaga, Xabier Munibe eta Bizilore ikastetxeetako hainbat ikasle. Naia Arrizabalaga eta Eneko Beretxinaga bertsolariak jardun ziren kantuan oholtzatik, eta ikasleek ariketak osatzen lagundu zieten. Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako LH5. eta LH6. mailako ikasleak eta Bizilore eskolako LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleak Baztartxo antzokian bete zuten. Ikasleetako batzuk gai jartzaile lanetan aritu ziren.

Ikasturte amaierako bertso jaialdia Azkoitian