Eli Pagola gailendu da Argi Baltza sariketako azken saioan

Eli Pagola gailendu da Argi Baltza sariketako azken saioan –

Eli Pagola gailendu da Argi Baltza sariketako azken saioan
Irudia: Bizkaie!

Mendatan jokatu zen Jon Lopategiren omenez antolatutako III. Argi Baltza Sariketako hirugarren eta azken kanporaketea. Sailkapena:

  • Eli Pagola: 186.
  • Iruri Altzerreka: 185,5.
  • Koldo Geruzaga: 180,5.
  • Peio Molinuevo: 173,5.
  • Izaro Bilbao: 171.
  • Iker Uriarte: 168.

Finala ekainaren 22an jokatuko da Muxikan eta honako bertsolariak igoko dira oholtzara: Asier Galarza, Gorka Pagonabarraga, Maddi Aiestaran, Xabet Illarregi, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka.

Argi Baltza Sariketaren helburuak dira bertsolari gazteei kantatzeko plaza eskaintzea eta bertsolaritzaren presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantatzen dute, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak.

Eli Pagola gailendu da Argi Baltza sariketako azken saioan

Eli Pagola gailendu da Argi Baltza sariketako azken saioan