IV. Señora Sariketa: Portugalete, ekainak 8
Antolatzaileek adierazi dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna duela helburu ekimenak
Portugalete –
12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideekin, Izar Gorria tabernatik abiatuta. Jarraian bazkaria antolatu dute, Portugaleteko merkatuan, 14:30ean (bazkarian izena emateko, egin klik hemen). Merkatuan bertan izango da sariketa, 17:30etan (txartelak Merkatuko sarreran bertan eskuratu ahalko dira borondatearen truke), eta honako zortzi bertsolariak igoko dira oholtzara:
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Jone Uria Albizuri
- Maialen Akizu Bidegain
- Ane Zuazubiskar Iñarra
- Araitz Katarain Mugarza
- Ibai Lekuona Darceles
- Eukene de Los Aires Amundarain
- Irati Majuelo Itoiz
Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.
Aurtengo Señora Sariketak badu irudi bat: kateorratzak. Antolatzaileen arabera, kateorratza “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “’Zorrotza’ da kateorratza eta ‘denak elkartzeko’ balio dezake aldi berean”.