Haize Lekuona
2024-05-24
Lagun bat
Lagun bat –
Doinua: Ostatuko neskatxaren koplak
Ez dut inoiz bizi gerrik
Hortan ez da deus ederrik
Baina bataila asko egin ditut
eta gehienak alferrik
Ederra da ikustea
Nola tximinetik kea
Norbait kateak apurtuz gero
bihur daiteken askea
Norbait berri ezagutu
Banaezinak bihurtu
Ilusio berriak bizi (e)ta
zaharrak direnak agurtu
Bi malko, bi begirada
baina min berdina gara
Elkarrekin sendatzen doana
(e)ta zauritu beharbada
Iparra ala hegoa?
Bidea norantza doa?
Helmuga bakarra dut gaurkoan
eta da zure alboa
Nikok miretsiz eperra
Laboak txori ederra
Egunero gehi(ag)o miresten dut
zure irrifar alferra
Denborak dakar lizuna
Galtzen doa maitasuna
Ez dut gehiago garbi ikusten
gu bion etorkizuna
Baina hasi eta buka
Erabakia hartuta
Bidean aurrera naramazu
nire eskutik helduta
Zeharkatu nau lilurak
Nola ibaiari urak
Behingoz nago nahi dudan tokian
bota ditzaket aingurak
Gure ideia bakarrak
Asetzearen beharrak
Ezerk baino gehi(ag)o betetzen nau
lagun baten irrifarrak