Gasteizko udalak euskarazko sorkuntza proiektuetarako beka deialdia zabaldu du
Gasteizko udalak euskarazko sorkuntza –
Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da.
- Norentzat: 16 eta 35 años urte bitarteko gazteak.
- Saria: 4.000 euro eta aholkularitza profesionala.
- Epea: 2024ko uztailaren 15a.
Jarraian, 2024ko deialdiaren oinarriak dituzu:
1. Helburua
Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin –administrazio biek partekatzen duten helburua baita– Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka horren helburuak dira:
- Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.
- Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.
- Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.
2. Hartzaileak
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Vitoria-Gasteizen edo Arabako lurralde historikoan erroldaturik egon behar dute eta 16 eta 35 urte bitartekoak izan.
Bi kategoria daude:
- 1. kategoria: 16-24 urte bitartekoak
- 2. kategoria: 25-35 urte bitartekoak
Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera dago.
Taldeka aurkeztuz gero, taldekide guztiek adinaren baldintza bete behar dute, eta, horregatik, bakoitzaren jaiotze-data zehaztu beharko da eskaera aurkeztean; era berean, eta adinari dagokionez, bi kategorietakoak badira, adierazi beharko dute zein kategoriatan aurkeztu nahi duten lana. Bestalde, erroldari dagokionez, taldekide gehienek erroldatuta egon behar dute Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoaren hiri edo herri batean.
Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
Gehienez ere, beka bi aldiz jaso ahal izango da bi deialdi desberdinetan.
Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan.
18 urtetik beherakoek gurasoen edo tutore legalaren baimena beharko dute, eskabide orri orokorraren “Ordezkaria” izeneko atala betez.
3. Proiektuen eta ekitaldien ezaugarriak
- Beka jasotzeak prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa dakar, sormen-fasetik hasi eta gauzatu arte: hau da, proiektuak euskaraz sortu, ekoiztu, aurkeztu eta garatu behar dira bere osotasunean. Beharrezkotzat jotzen bada, hautagaiekin bilerak egiteko aukera aztertuko da, proiektuak euskaraz garatuko direla ziurtatzeko.
- Bestalde, proiektua Gasteizen edo Araban garatu eta gauzatu egingo da.
- Ahozkotasunari estu-estu loturik, hau da, euskararen ahozko adierazpenak proiektuaren muina izan behar du eta helburu izan behar dute kultura euskaldunari ekarpena egitea. Hartara, proiektuak izaera honetakoa izan daitezke: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere.
- Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira.
- Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo euskarazko lan baten egokitzapena, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.
- Ez dira onartuko itzulpen lan hutsetan oinarritutako proiektuak.
- Proiektuak inoiz taularatu edo jendaurrean aurkeztu gabeak izan behar dira. Era berean, deialdia abian jartzen denerako proiektua hasita badago, adierazi beharko da zein fasetan dagoen, bestelako laguntzarik jaso den proiektuari hasiera emateko eta zein den deialdi honetan aurkeztuko den berrikuntza. Halako kasuetan bereziki aztertuko du epaimahaiak proiektuaren egokitasuna eta, behar izanez gero, xehetasun gehiago eskatuko ditu proiektuaren gainean.
4. Dokumentazioa
- A) Eskabide orri orokorra (I. Eranskina) eta Gazte Sortzaile bekaren berariazko deialdikoa (II. Eranskina) . Inprimaki horiek eskuragarri daude Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere (Frai Zacarias Martinez, 2 — 01001— Vitoria Gasteiz).
- A.1.) Eskabide orri orokorrari dagokionez, eskatzen diren datu pertsonalak eta norberak adierazi nahi dituenez gain, honakoak zehaztu beharko dira “Azaltzen dut” atalean:
- Proiektuaren izenburua.
- Taldekako proiektua izanez gero, taldekideen izen-abizenak, adina eta adieraztea Arabako Lurralde Historikoan erroldaturik daudela.
- A.2.) II. eranskina (Gazte Sortzaile bekaren berariazko deialdikoa).
- Ezin da adierazi proiektua eskatzailearekin edo taldeko kideekin identifika dezakeen datu pertsonalik.
- Eskabide orri orokorrean adierazitako proiektuaren izenburu berbera argi eta garbi.
- A.1.) Eskabide orri orokorrari dagokionez, eskatzen diren datu pertsonalak eta norberak adierazi nahi dituenez gain, honakoak zehaztu beharko dira “Azaltzen dut” atalean:
- B) Aurreko dokumentuez gain, proiektu bat aurkeztu beharko da:
- Lanaren azalpen zehatza euskaraz
- Luzera: 2-4 orrialde.
- Jardueraren ezaugarriak, gutxienez honakoak: argumentua, egitura, formatua, landu edo lortu nahi den helburua, kronograma…
- Aurreikusten diren behar teknikoak eta materialak proiektua aurrera eramateko.
- C) Proiektuaren aurrekontua.
- D) Egoki ikusiz gero, proiektuaren lagina edo erakusgarria, edozein formatutan.
- 2.), B), C) eta D) ataletan ez da ageri behar egileak nor diren, ezta hori jakiteko biderik emango duten daturik ere.
5. Epaimahaia
Berariazko epaimahaia sortuko da deialdi honetara aurkezten diren lanak balioesteko. Epaimahaia zazpi pertsonek osatuko dute:
- Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuak eta Kultur Ekintzen Zerbitzuak izendatutako bi pertsona.
- Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuek izendatutako beste bi.
- Kultur arloan ari diren talde edo elkarteen izenean bi gazte (35 urtetik beherakoak), Udalak eta Foru Aldundiak adostutakoak.
- Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuko pertsona batek idazkari lana egingo du.
6. Esleipena
Elkarren arteko lehia baliatuko da bekak emateko. Proiektuak honako irizpide hauen arabera puntuatuko dira:
- A) Egitasmoaren definizio-maila eta proiektua garatzeko sorkuntza-prozesuari buruzko xehetasunak: kronograma. Gehienez ere 20 puntu.
- B) Proiektuaren kalitatea eta interesa, bi alderdi hauek kontuan hartuta: euskararen ahozko adierazpenak duen pisua eta euskal kulturaren alderdiren bat oinarri izatea. Gehienez ere 40 puntu. Atal honetan hurrengoak balioetsiko dira:
- Proiektuaren izaera eta ahozkotasunak duen lotura.
- Gazteek gazteentzat sortutako jarduerak izatea (zein kolektibo edo interes taldea).
- Beste talde, kolektibo edo eragile batzuekin lankidetzan aritzea proiektuaren sormen, ekoizpen edo kudeaketa faseetan.
- C) Proiektuaren originaltasuna eta ezaugarri berritzaileak. Gehienez ere 10 puntu. Honako hauek balioetsiko dira: berritasuna, originaltasuna eta antzekorik ez izatea.
- D) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. Aurrekontua. Gehienez ere 20 puntu.
- Proiektua abian jartzeko benetako aukera dagoen balioetsiko da, bai alderdi teknikoari dagokionez, bai alderdi ekonomikoari dagokionez.
- Proiektuaren aurrekontuan taularatzeari edo erakusteari lotutako gastu guztiak jaso behar dira —ekipo teknikoa edo materialak erostea edo alokatzea, antzerkia, gela edo erakusketa-aretoa alokatzea, atrezzoa egitea…— baita publizitatea ere.
- E) Proiektuak genero-berdintasuna berariaz sustatzen duten ekintzak, gaiak edo elementuak edukitzea. Gehienez ere 5 puntu.
- F) Proiektuak tolerantzia eta kultura eta hizkuntza aniztasunaren aintzatespena berariaz sustatzen duten ekintzak, gaiak edo elementuak izatea. Gehienez ere 5 puntu.
Orotara 100 puntu banatuko dira. Beka jaso ahal izateko proiektuek gutxienez 50 puntu jaso beharko dute.
7. Diru-zuzkidura
Deialdiak 18.000 euroko diru-zuzkidura du: 15.000 euro Euskara Zerbitzuaren 2024/ 0171.3351.22780 partidatik, eta 3.000 euro Gazteria Zerbitzuaren 2024/ 0116.2371.22775 partidatik. Proiektu bakoitzari ezin izango zaio 4.000 euro baino gehiago eman. Diru-kopuru horietan zergak barne daude, eta —hala badagokio— PFEZaren atxikipena egingo da.
8. Ordena
Proiektuak puntuazioaren arabera ordenatuko dira kategoria bakoitzean eta bekak horrela esleituko dira, txandaka, 16-24 kategoriatik hasita, diru-kopuru osoa banatu arte: lehenik lehen kategorian puntu gehien jaso duen proiektuari, bigarrenik 25-35 urte bitarteko gazteen kategorian puntu gehien jaso duenari, lehen kategoriaren bigarren proiektuari… eta horrela partidari dagokion diru-kopurua agortu arte.
9. Ordainketak
- % 90 ebazpena jakinarazi ondoren, konturako aurrerakin gisa, faktura bidez.
- % 10 proiektua burututakoan, faktura aurkeztu ondoren.
Onuradunak proiektua gauzatuko ez balu, aurrerakin gisa jasotako diru-kopurua itzuli beharko dio Gasteizko Udalari, horretarako araudiak ezartzen dituen baldintzen arabera.
Onuradunak Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta izan behar ditu; hori dela eta, ofizioz eskatuko du ziurtagiri hori, eta zerga-betebeharrak bete ez baditu, onuradunari jakinarazi zaio, eta ez da fakturarik ordainduko, egoera hori konpondu arte.
10. Betebeharrak eta eskubideak
- Sarituak esleipena onartzen duela adierazi behar du gehienez 10 eguneko epean. Hala berretsi ondoren, Euskara Zerbitzua eta Gazteria harremanetan jarriko dira hautatuetako bakoitzarekin, lana gauzatzeko berariazko klausulak finkatze aldera.
- Sarituek 6 hilabeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko, esleipena onartzen dutenetik. Epe horretan, eurekin batera, Euskara eta Gazteria zerbitzuetatik proiektuen jarraipena egingo da (aurrerapenak, zailtasunak, estreinaldi-datak zehaztea…) eta horretarako derrigorrezkoa da antolatzen diren proiektuen koordinazio-bileretara etortzea zein azalpen zehatzak ematea bestelako bitartekoen bidez eskatzen direnean. Era berean, beka hauen zabalpenerako ekitaldirik (prentsaurrekoak, erreportajeak…) egiten bada, derrigorrezkoa izango da parte hartzea. Azkenik, memoria moduan eta, azken ordainketa jasotzeko, estreinaldiaren argazki batzuk edo lanaren bideo-zati esanguratsu batzuk.
- Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak proiektuaren estreinaldia antolatu ahal izango dute Gasteizen.
- Beka honen baitan sortzen diren lanak zabaltzeko orduan, berariaz aipatuko da Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak sustatzen duten Gazte Sortzaileak deialdiaren baitan sortutako lanak direla. Horretarako GAZTE SORTZAILEAK logotipoa edo marka txertatuko da proiektuan, bai estreinaldian, baita geroko emanaldietan ere. Onuradunek estreinaldia beren kabuz egiteko eskubidea dute, Gasteizko Udalak 8 hilabetean horretarako pausurik ematen ez badu, edota alde biek horrela adosten badute
- Sormena sustatzeko eta laguntzeko asmoz antolatu den deialdia izanik, sariaz gain, irabazleek tutoretza profesional bat izan ahal izango dute sormen lana prestatzeko. Hala izatekotan, Arabako Foru Aldundia arduratuko da horretaz; baita lan sarituen promozioa egiten laguntzeaz ere.
- Onuradunak, eskabidea egiteko orduan, zein izango duen tutore erabakita badu, II. eranskinean adieraziko du; eta oraindik erabaki gabe badauka, adierazi ahalko du 2024ko irailaren 16ra arte, honako helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: euskaraba@araba.eus. Data horretatik aurrera ez da onartuko tutore eskaerarik.
11. Koordinazioa eta jarraipena
Jarraipen batzorde bat eratuko da, proiektua behar bezala garatzen dela ebaluatzeko eta bermatzeko. Proiektuetan egokitzapenik edo aldaketarik proposatuko balitz, batzorde horri dagokio proposamenak baimentzea.
12. Epea
Proiektuak aurkezteko azken eguna 2024ko uztailaren15a izango da.
Lanak Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira —Teodoro Dublang margolaria 25— edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Horrez gain, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa aintzat hartuko da.
Proiektuak aurkezteko orduan zalantzarik izanez gero, interesdunek helbide elektroniko honetan argibideak eska ditzakete: gazteria@vitoria-gasteiz.org
Interesdunek eskabidea aurkezten dutelarik, oinarri hauek onartzen dituztela esan nahiko du.
13. Akatsak zuzentzea
Proiektuek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, 39/2015 Legearen 68 artikuluaren ildotik, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak aurkez ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela eta besterik gabe artxibatu egingo dela, eta lege beraren 21 artikuluak aurreikusitako ondorioak izango dituela horrek.
14. Lege oharra
Aurkeztutako proiektuaren jabego intelektualari buruzko erreklamaziorik egongo balitz, proiektua aurkeztu duten pertsonak izango dira horren erantzule.
Oinarri hauek pdf formatuan deskargatu ditzakezu:
Gazte Sortzaileak, 2024ko Oinarriak
Ezagutu 2023ko sarituak
Deialdia amaitu da, eta honako proiektuek jaso dute beka:
- Aitziber Jimenez de Aberasturi Martinez de Luna: Ogi beltza. Podcasta.
- Nefer Olaizola Balboa: Enbor bereko ezpala. Performancea.
- Mitxel Elortza Exea: Aneren abenturak. Mahai-jokoa.
- Marta Berganzo Plazaola: Gure kutxa. Antzezlana.
2023ko “Gazte Sortzaileak” beka irabazi zutenek jendaurrean aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Apirilean Aitziber Jiménez de Aberasturiren “Ogi beltza” podkasta entzun ahalko da. Mitxel Elortzak maiatzaren 15etik aurrera argitaratuko du “Aneren abenturak” mahai-jokoa. Marta Berganzok “Gure Kutxa” antzezlana estreinatuko du ekainaren 29an Salburua gizarte etxean eta Nefer Olaizolak, azkenik, bere performancea aurkeztuko du irailaren 15ean Labe Gazte Laborategian, San Bizente Paulekoaren kaleko 21. zenbakian.