Jone Uriak irabazi du 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa
Jone Uriak irabazi du 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa –
Iragan larunbatean ospatu zen txapelketa, ALBEk antolatuta. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan antolatu ziren, eta finala Azebarri kultur elkartean. Sei bertsolari igo ziren azken oholtzara: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizaga. Kerman eta Jone Uria. Honatx hiru finalaurrekoetako puntuazioak:
1. finalaurrekoa
Villamonte tabernan, 12:00etan |
2. finalaurrekoa
Saniko tabernan, 17:00etan |
3. finalaurrekoa
Katea tabernan, 18:30ean |
Jone Uria Albizuri: 263,6 puntu
Oier Aizpurua Olaizola: 244,5 puntu Joanes Igeregi Santamaria: 226,5 puntu Galder Bilbao Martinez “Txapi”: 179,5 puntu |
Kerman Diaz Franco: 253,5 puntu
Peru Vidal Gurrutxaga: 239 puntu Aritz Landeta Terceño: 216 puntu Beñat Lopez Arantzamendi: 187,5 puntu |
Imanol Uria Albizuri: 272 puntu
Paule Loizaga Legarra: 257 puntu June Diaz Franco: 231 puntu Xabi Sainz de la Maza Bilbao: 204 puntu |
Jon Amezaga aritu zen gai-jartzaile lanetan finalean. gidatu zuen saioa. Epaileak: Araitz Lasa, Josu Arroyo, Arkaitz Gomez eta Oihan Diaz, eta idazkaria Beñat Vidal. Bost ariketa puntuagarriren ostean, Jonek eta Kermanek lortu zuten puntu gehien, eta buruz burukoa jokatu ostean, Jone Uria nagusitu zen. Txapela Unai Angulo bertsolari, bertso eragile eta ALBEkide historikoak jantzi zion.
Hona hemen finalisten puntuazioak:
Jone Uria: 647,5
Kerman Diaz: 626,5
Peru Vidal: 359,5
Imanol Uria: 349
Oier Aizpurua: 346
Paule Loizaga: 314,5