Itzal(iko) bagina
Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao, Lokatz Loreak sormen kolektiboko kideek ondutako emankizuna da.
Bertsolari Aldizkaria
2024-02-28
Itzal(iko) bagina –
Bertsoa oinarri, egungo jendarte indibidualistari kritika egitea da obraren xedea. Iraitz Lizarragak zuzendu du proiektua, eta Lankuk ekoitzi. Aurrestreinaldia martxoaren 22an izango da Bilbon, Terminal1n. Estreinaldia apirilaren 13an egingo da Berrizen.
Generoaz, familiaz, osasun mentalaz, meritokraziaz… jardungo dira pertsonaiak. Lokatz Loreakeko kideek adierazi dutenez malgu, ahul eta haragizko aurkeztuko dira fokopean: “Bertsoa gidoiaren oinarritzat izan arren, haren estrukturetatik aldentzeko ahalegina egingo da”.