Manex Agirre gailendu da Aramaioko finalerdian
Agirrek eskuratu du martxoaren 16an egingo den finalerako lehendabiziko txartela.
Bertsolari Aldizkaria
2024-02-26
Manex Agirre gailendu da Aramaioko finalerdian –
Bigarren fasean murgildurik dago 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien iragan larunbatean:
- Manex Agirre: 372 puntu
- Peru Abarrategi: 365.5 puntu
- Iñaki Viñaspre: 354 puntu
- Unai Anda: 337 puntu
- Eli Zaldua: 331.5 puntu
- Ekaitz Samaniego: 305 puntu
Etxaun Otaño Zinkunegi izan zen Aramaioko aurkezlea. Epaimahaia honakoa izan zen: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita aritu zen idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Erosi sarrera hemen.