Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru

Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru –

Abenduaren 27tik 29ra bitartean egin ziren jardunaldiak Beintza-Labaienen, Nafarroako iparraldean. Bi eguneko egonaldia izan zen, eta bi taldetan banaturik ibili ziren: batetik 27tik 28ra DBHko ikasleak, eta bestetik 28tik 29ra Lehen Hezkuntzakoak.
 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu zuen iragan abendu amaieraldean, Beintza-Labaiengo Orbela aterpetxean. Herrialde osotik iritsitako Bertso Eskoletako 55 gazte elkartu ziren bertan, 9 eta 18 urte bitartekoak. LHko 35 eta DBHko 20 gazte izan ziren osotara. “Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzean sakondu zuten, bertsolaritza eskolako logikatik, aisialdi eremura ateraz”, adierazi dute sustatzaileek.

Hamaika ekimen burutu zituzten gazteek: DBHko ikasleek ezagutza jolas eta dinamikak, txangoak, eta PPP (puntto pala partehartzailea) tailerra izan zituzten, baita bertso-afaria ere, Egoitz Gorosterrazu, Julio Soto eta Alazne Untxalo bertsolariekin. Antzerakoa izan zen LHko ikasleek burututakoa; ezagutza jolas eta dinamikak, txangoa, bingo musikatua eta Bittori Elizalde eta Xabat Illarregirekin prestatutako bertso saioa, hain zuzen ere. 

Honako hau izan zen aurrera eramandako egitaraua osorik:

 

Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru

 

DBHko ikasleen txanda (abenduaren 27tik 28ra)

Abenduak 27

  • 11:30ean, harrera eta gelen banaketa. 
  • 12:00etan, ezagutza dinamika eta hamaiketakoa.  
  • 12:30etik 16:30era, txangoa eta bazkaria. 
  • 16:30etik 18:00etara, denbora librea. 
  • 18:00etan, antzerki tailerra. 
  • 19:00etan, solasaldia bertsolariekin. 
  • 20:00etan, Bertso afaria (Egoitz Gorosterrazu, Julio Soto eta Alazne Untxalo). 
  • 22:00etan, denbora librea. 
  • 23:00etan, ohera. 

Abenduak 28

  • 8:30ean, esnatu eta logela txukundu. 
  • 09:00etan, gosaria.
  • 10:00etan, PPP (puntto pala partehartzailea) tailerra.
  • 11:30ean itzulera

Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda (abenduaren 28tik 29ra)

Abenduak 28

  • 11:30ean, ongi etorria, hamaiketakoa eta ezagutza jolasak. 
  • 12:30ean, txangoa, jolasak eta bazkaria.
  • 16:30etan, Bertso saioaren prestaketa.
  • 18:30ean, Bertso saioa bertsolariekin (Bittori Elizalde eta Xabat Illarregi)
  • 20:30ean, afaria
  • 21:30ean Bertso tribiala 

Abenduak 29

  • 09:00etan, gosaria
  • 10:00etan, bingo musikatua
  • 11:30ean, itzulera
Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru