[Lore Jokoak] Oihartzun mediatikoa datutan

1845 eta 1917 artean prentsan bertsolaritzaren inguruan topatutako testuak guztira: 1.092. Aurretik historiaurrekotzat hartu diren beste sei.

Hamarkadaka: 1840ko hamarkadan, 25; 1850eko hamarkadan, 56; 1860koan, 19; 1870ekoan, 134; 1880koan, 177; 1890ekoan, 267; 1900ekoan, 287; 1910ekoan, 135.

Urtean batez beste 15,16 testu.

 

Oihartzun mediatikoa datutan
1916. Asteasu. Pedro Jose Elizegi Pello Errota bere baserriaren aurrean. Argazkilaria: Indalezio Ojanguren. Iturria: Sendoa

 

Testu horietako hizkuntza hautua: gaztelania, 703; frantsesa, 203; euskara, 188; ingelesa, 8; alemana, 2; katalana, 2; galegoa, 1.

Testuen jatorria: 732 Euskal Herrian argitaratuak eta 360 Euskal Herritik kanpo (Euskal Herriko 53 hedabide, Euskal Herritik kanpokoak 110).

Protagonista nagusiak:

  1. Joxe Mari Iparragirre—————————206 testutan da protagonista
  2. Pedro Mari Otaño——————————–93
  3. Indalezio Bizkarrondo Bilintx——————77
  4. Fernando Bengoetxea Amezketarra———51
  5. Pedro Joxe Elizegi Pello Errota—————-44
  6. Joxe Manuel Lujanbio Txirrita—————–20
  7. Jose Zapirain—————————————16
  8. Joxe Bernardo Otaño—————————-15
  9. Juan Joxe Alkain Udarregi———————-11
  10. Jean Duvoisin————————————–11

Bertsolaritzari buruzko testuetako gai nagusiak:

  1. Lore Jokoak——————————————–341 testutan gai nagusia izango da
  2. Bertsolari bati buruz———————————316
  3. Fikzioa—————————————————–76
  4. Bertsolari bati omenaldia/laguntza—————-71
  5. Gogoeta/azalpena bertsolaritzaz——————-67
  6. Pasadizo eta ateraldiak——————————–65
  7. Bertso saio arrunta————————————-46
  8. Aipamen soila——————————————–45
  9. Bertso jarrien inguruko azalpenak——————40
  10. Liburua bertsolaritzaz———————————-25

Gaiaz gehien argitaratu zuten hedabideak:

  1. Euskal-Erria—————————-255 testu
  2. La Baskonia (Argentina)————102
  3. Ibaizabal———-———————–49
  4. Eskualduna-Eskualdun Ona———49
  5. Diario de San Sebastián————–36
  6. L’Avenir des Pirénées————–—30
  7. Le Messager de Bayonne————24
  8. Le Courrier de Bayonne–————22
  9. El Correo Español (Argentina)——22
  10. Euskalzale————–—————–21

Gaiaz gehien argitaratu zuten sinadurak:

  1. Ricardo Becerro de Bengoa——24
  2. Agosti Xaho————————–18
  3. Jose Manterola———————17
  4. Julien Vinson————————13
  5. Frantzisko Lopez Alen————-13
  6. Wentworth Webster————–12
  7. Antonio Peña y Goñi————–12
  8. Gratien Adema Zaldubi———–11
  9. Antonio Arzak———————–11
  10. Enrike Elizetxea———————10
Oihartzun mediatikoa datutan