Bizkaiko txapeldunari Begoña Iturrizak jarriko dio txapela

Bizkaiko txapeldunari Begoña Iturrizak jarriko dio txapela –

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen jaiotzaren parte izan zen Iturriza, duela 40 urte. Elkartearen sorrerako kideen lanari aitortza eman nahi izan zaio izendapen honekin. 
 
Bizkaiko txapeldunari Begoña Iturrizak jarriko dio txapela
 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta ospakizunez gain, egindako bideari ere aitortza egin nahi diogu. 40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren beharra ikusarazteko erabakia hartu dugu, eta, horren erakusle,  aurtengo txapelketako txapel emaile izatea.

1983an sortu zen egun Bizkaiko Bertsozale Elkarte bezala ezagutzen duguna, Bizkaiko bertso-eskolak euren artean batu ondoren. Begoña Iturriza Zabala bertan izan zen ekarpena ematen, eta egin zuen lanak “bultzada handia eman zion Bizkaiko bertso eta euskaltzaletasunari, eta oso eskertuta gaude eurek egindako bideari”, Bizkaiko elkarteak adierazi duenez.

Iturrizak euskara etxean jaso zuen, baina gaztetan ia galdu egin zuen, eta ama hizkuntza berreskuratzeko tresna izan zen beretzat bertsolaritza. Santutxuko bertso-eskolan hasi zen, eta ordutik bertsoak ikasten zein irakasten jardun zen bi hamarkadetan zehar. Bilbo eta inguruetako bertso saio eta ekitaldietan antolakuntza lanetan ibili izan da, eta elkartetik zabaldu dutenez “urte luzez aritu izan da oholtzaren beste aldetik, gehienetan, inoiz gainean izan bada ere: gai jartzen zein bertso batzuk botatzen ere. 40 urte beranduago, Iturrizak oso lotuta jarraitzen du bertso munduari. Aurpegi ohikoa da txapelketan zein bertatik kanpo”

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 16an izango da Bilbon.

Bizkaiko txapeldunari Begoña Iturrizak jarriko dio txapela