Julio Sotok seigarren txapela jantzi du

Julio Sotok seigarren txapela jantzi du –

Larunbataz geroztik dozena erdi bat garaikur izango ditu gorritiarrak bere etxean. Eneko Lazkozekin jardun zen buruz-burukoan, eta etxarriarra berriz ere azken txanpara fin-fin iritsi zen arren ezin izan zuen Sotok baino puntu gehiago eskuratu. 

 

Julio Sotok seigarren txapela jantzi du

 

2350 bertsozale elkartu ziren hiri buruzagiko Anaitasuna kiroldegian, eta oholtzan honako zortzi bertsolariak: Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saats Karasatorre Martinez, Sarai Robles Vitas eta Julio Soto Ezkurdia. Aurkezle lanetan Ainhoa Larretxea Agirre, eta gaiak ematen Ander Aranburu Arriola.

Bost ariketeta egin behar izan dituzte bertsolari guztiek: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, banaka puntu erantzunean, binaka hamarreko txikian, eta banaka bakarkako lanean. Puntu gehien lortu dituztenak izan dira Julio Soto eta Eneko Lazkoz, eta buruz-burukoan puntuka eta seiko motzean aritu dira, ganbarako lanarekin amaitzeko. Bere hamaikagarren finalean 1048,5 punturekin gailendu da Soto, seigarren txapela jantziz. Horrela gelditu da finaleko sailkapena (ariketaz ariketako puntuazioa, hemen): 

  1. Julio Soto: 1048,5
  2. Eneko Lazkoz: 1045,5
  3. Xabat Illarregi: 635,5
  4. Joanes Illarregi: 601
  5. Saioa Alkaiza: 594
  6. Josu Sanjurjo: 569,5
  7. Saats Karasatorre: 556
  8. Sarai Robles: 550,5

HITZETIK HORTZERAKO SAIOA

Julio Sotok seigarren txapela jantzi du