Eneko Lazkozek eskuratu ditu puntu gehien Leitzan
Eneko Lazkozek eskuratu ditu puntu gehien Leitzan –
Ander Aranburuk aurkeztu zuen saioa, Leitzako Herri Aretoan elkartu ziren 200 entzule inguru aurrean.
Saioko ariketa puntuagarriak behin eginda, Eneko Lazkozek eskuratu du epaileen puntu gehien (354,5), eta hortaz, saioa irabazi. Honakoa da saioaren puntuazioa:
- 1. Eneko Lazkoz Martinez: 354,5
- 2. Josu Sanjurjo Alzuri: 325,5
- 3. Saats Karasatorre Martinez 323,5
- 4. Endika Legarra Nuin 291,5
- 5. Bittori Elizalde Soto: 286
- 6. Fernando Ziganda Urdanpilleta: 278
Finalaurrekoak osatuta
Gaurko saioak bazuen beste interes bat ere, faseko azkena izaki, gaur argitu baita finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Lau final-laurdenetako irabazleei puntuazioaren araberako hurrengoa 14 bertsolariak gehitu zaizkie. Zehazki, hauek dira finalaurrekoetara sailkatutako bertsolariak:
- Sarai Robles Vitas
- Julio Soto Ezkurdia
- Joanes Illarregi Marzol
- Eneko Lazkoz Martinez
- Xabat Illarregi Marzol
- Ekhiñe Zapiain Arlegi
- Saioa Alkaiza Guallar
- Idoia Granizo Ulibarrena
- Josu Sanjurjo Alzuri
- Eki Mateorena Zozaia
- Ekain Alegre Gil
- Saats Karasatorre Martinez
- Eneko Fernandez Maritxalar
- Julen Zelaieta Iriarte
- Mikel Lasarte Cia
- Beñat Astiz Isasi
- Urko Gartzia Aleman
- Patxi Castillo Graciarena
Gauzak horrela, osatu dira finalaurrekoetako hiru saioak, seina bertsolarirekin. Azaroaren 4ean Altsasun, azaroaren 11an Agoitzen eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko dira hiru saio horiek. Horietatik denetik, zortzi bertsolari sailkatuko dira abenduaren 2ko Iruñeko finalera. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.