Iruri Altzerrekak eskuratu ditu puntu gehien Arrigorriagako saioan

Iruri Altzerrekak eskuratu ditu puntu gehien Arrigorriagako saioan –

Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, herenegun. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena, eta, ondorioz, azaroaren 11n jokatuko den Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Honakoak izan ziren saioko emaitzak:
 
Iruri Altzerrekak eskuratu ditu puntu gehien Arrigorriagako saioan
  • Iruri Altzerreka Martinez ————- 475
  • Josune Aramendi Perez————— 470
  • Lurdes Ondaro Mallea —————– 453
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia—– 441
  • Inazio Vidal Gurrutxaga ————– 436,5
  • Iker Uriarte Urrutia ———————- 431

 

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Iruri Altzerrekak eskuratu ditu puntu gehien Arrigorriagako saioan