Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa –
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira.Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta honako lagunak igoko dira oholtzara: Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan egoteko txartela; zehazki, Altsasukoan. Beste bertsolariek, final-laurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko. Vianako (urriak 14), Uharteko (urriak 15) eta Leitzako (urriak 21) saioek osatuko dute final-laurdenen fasea. 24 bertsolarik hasiko dute txapelketa, eta 18 izango dira hurrengo fasera igaroko direnak.
Finala abenduaren 2an izango da, Iruñean.