Andragoraren irekiera ekitaldia eta Upategi Fest, bertsotan

Andragoraren irekiera ekitaldia eta Upategi Fest –

Harituz bertsozaleen eskutik, Tolosaldeko Atarian.


 

Hikan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran jardun ziren Amaia Agirreren esanetara; Andragoran Amaia Agirre eta Uxue Alberdi librean aritu ziren.

Udaberrian sartzearekin batera bertso-saioak ere ugaritu egin zaizkigu eskualdean. Marttxoaren 25ean Amasako HIKA txakolindegian Upategi Fest antolatu zuten, musikaren eta jan-edanen tartean, bertsoak ere izan zuen protagonismoa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran aritu ziren kantuan, Amaia Agirreren gaien bidezidorretan. Ordubete pasatxoko saioa egin zuten bertan. Apirilaren lehenean, berriz, Andragora, Tolosaldeko emakumeen etxea inaururatu zuten, eta, bertan, Uxue Alberdi eta Amaia Agirre jardun ziren bertsotan, librean.

Irratsaio amaierako kantua: “Zuhainik gorena” (Hitzak: herrikoiak; musika: Olatz Zugasti).

 

Andragoraren irekiera ekitaldia eta Upategi Fest
Andragoraren irekiera ekitaldia eta Upategi Fest