III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da
III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da –
Bilboko BIRAn hasiko da III. Señora Sariketa maiatzaren 6an. Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ainara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta arituko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gai jartzailea, Leire Vargas Nieto.
Bigarren kanporaketa maiatzaren 13an izango da Erratzuko Elkartean. Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Sarasua Laskarai, Idoia Granizo Uribarrena, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez arituko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gai jartzailea, Ane Ezenarro Beristain izango da.
Finala, berriz, maiatzaren 27an izango da, Oñatiko Verduri Hall Gaztelekuan egingo da 17:00etatik aurrera. Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako hiru bertsolariek abestuko dute bertan.
Kanporaketetako sarrerak 8 euro balio ditu eta finalekoak 10.
Señora hitzarekin, ahaldunduta dagoen emakume indartsuaren irudia azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Horrez gain, belaunaldien arteko aliantzak sendotzea ere bada Señora Sariketaren helburua, ahalduntze kolektiboaren bidetik, lurraldetasuna aintzat hartuz. Katekorratzaren irudiarekin “señora guztiak” ordezkatu nahi dituzte.
Sariketaren inguruko informazio guztia Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez eskuratu daiteke, @senorasariketa kontuan.