Pierre Picocheten 'Etchahun'

Pierre Picocheten ‘Etchahun’ –

Gure Herria, 1926ko urria

 

Berriro Picochet, berriro ere Gure Herria aldizkarian zuberotarrez fikzionatuz. Etxahunen tragediaren birsorkuntza bat eskaintzen du oraingoan: errealitatean gertatu bezala emaztearen ustezko maitale Egiapal tiroz hiltzeko lehen saiakeran huts egin eta mendian ezkutatu ondoren, fikzioan Etxahunek bigarren saiakera bat egingo du honen baserria erreta.

 

Pierre Picocheten 'Etchahun'

 

“(…) Berri hau entzünik, harruak gañia hartürik, eztitake Etchahun bortian egon: borün behera dua Barkocheatko bidian, beak eztaki ez nuat ez zertako, bena bere harraen ichilerazi nahiz. Ulhüntze heltzian Jaigiberri-Ibarra behera dua: huna Etchaunia, eta aphalago haren aizo lehena, Hegiphalia. Zerralü baten onduan jar eta so beha dago, bihotza hersi, bere etche-onduari so: kabaliak mithil batek hüschtülatzez hotsamaiten tü barnilat; borthakuak bere bazkaren beha dia kurrinkaz, ardiak arthegi onduan marrakaz barnilat nahiz (…)

Jaigiber-Ibarrian argi bat agertzen da, eta haren ondotik gar bat jauziz luzatzen, bazterrak argitzen tianak, tchinkak tzapastakaz odeietat urthukitzez, idüriz zerbait ihize espantagarrik lür petik goiti buhatzen dila bere tripan din murra izigarria… Sü onduan lehenik, eta bertan etche batetik bestila, mendiz mendi, hürrünila artina hedatzen da oihü lazgarria: Hel, hel! Süia! Süia!…

(…) Hamar orenak bazien “hede-churiak” agertü zienian, galthoz Etchaun han gaintik asmatü zienez: bezpera gaian Hegiaphalia erre zen eta jentek zioien Etchaunen lana zela.”

Pierre Picocheten ‘Etchahun’