G.ren 'Senar-emazte bertsolari’ak'
G.ren ‘Senar-emazte bertsolari’ak’ –
Argia, 1926ko urriak 10
Tabernan egun batzuk egin ondoren etxerakoan bertsotan datokion senarra haizea hartzera bertsotan bidaltzen duen emakumea da protagonista.
“Erri txiki baten bizi ziran senar-emazte bertsolari auek (…) Biyak elkarren antzekoak, zaletasunez eta izakeraz: Pello Joxepe’k baxoerdi bat artu orduko bertsuetan beriala ekin oi zion: bere emazte Juanatxo etzan makalagoa; ta itzetik-ortzera supituz erantzuna ematen yayoa zan.
(…) bere emazte Juanatxok komoda edo kutxan gordeta zeuzkan diruak artuta joan zan tabernara Pello Joxepe. Lau-bost egun igaro arren, etzan ageri (…) Alakoren batean sakela ustu zitzaion, eta bazetorren gure Pello Joxepe etxe aldera; lotsatuta, burua makurturik, bere atxuari zer esango ote zion asmatzen. Bere andre gaxua baratzan lanean ari zan, aza-jorran. Urreratu zitzaion Pello, ta bertsuetan, onela esan zion: Baratza-jorran ari al zera/ Neure biotzeko Juana?/ Badakit bada oraiñ ezkero/ Asarre izango zerana;/ Beste guziak utzi alde bat/ Oraintxe nator zeugana.
Bere emazteak ere bertsuetan erantzun au bota zion: Pello Joxepe, neure biotza/ Oraiñ al zatoz etxera?/ ‘Ongi-etorri’ ematen dizut,/ Gizon gaiztua etzera;/ Iñor tabernan utzi badezu/ Joan zindezke atzera.”