"Katuko muinoak" taldeak irabazi du Arabako Kuadrillartekoa

“Katuko muinoak” taldeak irabazi du Arabako Kuadrillartekoa –

Urtarrilaren 27an hasi zen aurtengo Arabako bertso Kuadrilla arteko. 12 saio eta 3 finalaurreko egin ondoren ospatu zen finala iragan larunbatean, Laudion. Guztira 280 lagun inguruk hartu dute parte.
 
"Katuko muinoak" taldeak irabazi du Arabako Kuadrillartekoa
 

Laudio BHI institutuan antolatu zen jaialdia. 90 lagun izan ziren bazkaltzen, eta bazkalostea hainbat musikariren laguntzaz animatu zuten. Arantxa Sobrino aurkeztu zuen emanaldia, eta bere agurrarekin bat igo ziren oholtzara Katuko muinoakErrexala eta Izena pentsau bida taldetako kideak.

Katuko muino taldean: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre. Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Agurrekin ekin zioten saioari, eta jarraian zortziko txikian jarraitu zuten. Seiko motzean, puntu erantzunetan eta ganbarako lanetan ere aritu ziren. Katuko muinoak taldea gailendu zen azkenean.

Arabako Bertsozale Elkarteak eguneko irudi ugari eskegi ditu txapelketako webgunean.

“Katuko muinoak” taldeak irabazi du Arabako Kuadrillartekoa