June Aiestaran irabazle Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketan

June Aiestaran irabazle Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketan –

Legazpiko kanporaketa irabazita zuzenean sailkatu da Aiestaran, Lasturren apirilaren 21ean egingo den finalera
 
June Aiestaran irabazle Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketan
 

Martxoaren 10ean jarri zen martxan Gipuzkoako Eskolartekoa, Legazpin. Muruazpi elkartean 50 lagun inguru elkartu ziren afaldu eta bertsoak entzuteko. Kantuan June Aiestaran, Harri Agirresarobe, Eñaut Olarra Aratz Arzelus eta Uxue Igartua aritu ziren. June Aiestaran gailendu zen.

Gai jartzailea Oibar Olano izan zen eta epaile lanetan Eneritz Azkue, Iñigo Legorburu eta Mikel Lersundi aritu ziren.

Hurrengo kanporaketa martxoaren 17an izango da Zarauzko Urpekoak elkartean. Kantuan Amets Aizpurua, Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Aratz Ramos, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga arituko dira. Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte (lehenago agortu ezean).

June Aiestaran irabazle Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketan