AR-taldetik kanpo

AR-taldetik kanpo –

Doinua: Haizea dator iparraldetik

 

Tarta gaineko zenbaki hauek

Hogeiraino iristean

Etorkizuna zuria zena

Belzten ari zaidanean

Ohe ertzean gora begira

Eta pentsatzen hastean:

“Zergatik ote nago hain ahul

Bizitzaren aparrean?”

Aurikularrak topera jarriz

Paper zati bat hartzean

Hitzak zein azkar irteten diren

Bakarrik nagoenean.

 

Egun osoa igarotzen dut 

Hamar azazkalak jaten

Gelakideen komentario

Homofoboak jasaten

Euren txisteen aurrean mutu

Errespetatu nazaten

Azken urteak pasatu ditut

Naizen hori ez izaten

Neska gazteak, futbola eta

Garagardoak edaten

Malapartatu horiek minik 

Egin ez diezadaten.

 

Bitan pentsatu gabe aldatu

Whatsapp-eko argazkia

Ortzadarraren bandera eta 

Esaldi bat idatzia: 

“Orain aske naiz eta berdin zait

Zein den zuen iritzia!”

Badakit orain datorkidala

Whatsapp mezu sarraskia

Baina zailena egin ondoren 

Lasaitzen nago hasia

Irrifar batez gaindituko dut 

Parean dudan guztia.

 

Andoni Etxabe Uria

 

AR-taldetik kanpo
Arg: Anete Lusina
AR-taldetik kanpo