Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko beka deialdia zabaldu da

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko beka deialdia zabaldu da –

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jarri dute proiektua abian, tesia egiteko asmoekin dabiltzan ikasleentzat. Ikertzaile gazteentzako ekimena da, beraz, eta Mintzola proiektuaren aterkipean antolatu da.

Master amaierako lanen eta ikerketa monografikoen egitasmoak onartuko dira, ondoren tesiak sustatzea xede izanda. Aurkezten direnek unibertsitateko titulua izan beharko dute, hortaz, eta proiektua guazatuz gero 2022-23a ikasturtean defendidu beharko dute.

Azaroaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak. Bertsolaritza aztertzeko proiektuak onartuko dira bakarrik, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik jorratuak. Beka eskuratu dutenen zerrenda abenduan zabalduko da, eta 3.000 euroko saria jasoko dute. Ikerlanak ekainaren 15erako amaituta eta aurkezteko prest izan beharko dituzte.

Hautatutako ikerketa argitaratzeko eskubidea Euskaltzaindiarena eta Bertsozale Elkartearena izango da, eta lanaren kopia bana gordeko dute Azkue Liburutegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak.

 

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko beka deialdia zabaldu da

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko beka deialdia zabaldu da