Ane Zuazubiskar garaile Argi Baltza Sariketako II. edizioan
Bertsolari Aldizkaria
2022-06-28
Ane Zuazubiskar garaile Argi Baltza Sariketako II. edizioan –
Apirilean Osinalde sariko txapela jantzita aski ez eta Busturialdeko Lilibertso bertso eskolak antolatu duen Argi Baltza Sariketaren II. edizioan ere gailendu zen Ane Zuazubiskar. Gabirian aurretik gertatu bezala, oraingoan ere Aner Peritzekin jardun zen buruz-burukoan. Peritzek baino 4,5 puntu gehiago eskuratu zituen Zuazubiskarrek (379,5).
Argi Baltza Sariketa Jon Lopategiren omenez antolatzen dak. Hiru kanporaketa jokatu zituzten ekainean hemezortzi bertsolarik, eta honako seikotea iritsi zen finaleko oholtzara: Zuazubiskar eta Euzkitzez gain, Ibai Amillategi, Sarai Robles, Aitor Etxebarriazarraga eta Mikel Retolaza aritu ziren bertsotan.