Peru Abarrategi txapeldun
Peru Abarrategi txapeldun –
Larunbat arratsaldean jokatu zen finala Gasteizko Europa jauregian. Eszenatokian:
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Arantxa Sobrino aritu zen aurkezle lanetan, eta Aintzane Irazusta gai-emaile. Finaleko epaimahaia honako bost lagunek osatu dute: Fernando Sopelana, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Manex Garaio eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Endika Jimenez aritu zen. Honakoak izan ziren bertsolariei jarritako puntuaketak:
- Peru Abarrategi Sarrionandia 608 puntu
- Manex Agirre Arriolabengoa, 602,5 puntu
- Oihane Perea Perez de Mendiola 413,5 puntu
- Iñaki Viñaspre Simon, 410,5 puntu
- Xabi Igoa Eriz, 402 puntu
- Paula Amilburu Izargarai: 384 puntu
Serapio Lopezek jantzi zion txapela Abarrategiri. Arabako lehen bertso eskolen sortzaileetako bat da Lopez, 1982an. Ordutik bertsolari, irakasle eta antolatzaile moduan ekarpen handia egin du, eta bere ibilbidea eskertu nahi izan dio Arabako Bertsozale Elkarteak.
Txapeldunaren bukaerako agurra:
Eskakizun txikitxo bat
aterako dut plazara
nahiz Aramaioxo ta Oion
ez den berdin beharbada
probintzi txiki honek du
bere-berea euskara
batzuek ahaztu arren
gu ere euskaldun gara
beraz konplexu guztiak
doazela pikutara
ama berdinak erditu
baditu zazpi alaba
merezi duen moduan
zaindu ezazue Araba
- EITB: Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
- BERTSOA: Peru Abarrategi Arabako txapeldun berria
- NAIZ: Peru Abarrategi Sarrionandia da 2022ko Arabako bertsolari txapelduna
- GOIENA: Peru Abarrategi: “Sekula ez dut ahaztuko atzoko eguna”
- BERRIA: Txapelarekin dantzan
- BERRIA: Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa
- ALEA: Peru Abarrategik jantzi du txapela Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean