Ane Labakak jantzi II. Señora Sariketako pamela
Ane Labakak jantzi II. Señora Sariketako pamela –
Ane Labaka Mayoz izan da II. Señora Sariketako irabazlea. Leitzako Herri Aretoan jokatu zen finala iragan larunbatean, eta Labaka eta Aner Euzkitze aritu ziren buruz-burukoan. Egun osoko jai eguna iza zuten Leitzan.
Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako bi bertsolariekin batera abestu zuten gonbidatu berezi izan ziren bi señorek: Erika Lagoma Pombar eta Uxue Fernandez Lasa.
Gonbidatuez gain, honako lagunak aritu ziren kantuan oholtzan: Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Aner Euzkitze eta Sarai Robles Vitas. Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses aritu ziren gai-jartzaile lanetan, eta Rosi Lazkanok egunerako bereziki sortutako bertso jarriak baestu zituen.
Herrialde Katalanetatik heldutako glosadore emakumeek ere izan zuten presentzia finalean, eta haiek eman zioten hasiera emanaldiari.
Guztira hamalau bertsolarik hartu dute parte emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan.