2022-01-18
Haur Eskolak SOS
Haur Eskolak SOS –
Doinua: Delikatua baitut
1. Hausnarra, harrikada
galdera, ezbaia…
Pentsatzen dudan hori
azaltzeko nahia
Baliatu dezadan
heldu zait garaia
“Bertsolari”ri esker
daukadan talaia
2. Ta lehen sorta honetan
nahi dut azpimarra
Haur Eskola nafarrek
daukaten liskarra
nahiz etsigarria den
konflikto zaharra
urte berrian ere
aipatu beharra
3. Toperaino igota
ratioen langa
Horri gehitu soldata
duinen demanda
Eman nahi omen zaio
geroari txanda
baina iraganeko
baldintzak izanda
4. Hezkuntza arautuan
senide pobrea
ahanzturaren zakuan
sarritan gordea
Denok nahiko genuke
praktika hobea
beharrezko babesa
falta da ordea
5. Luzatuz murrizketa
bortitzen fasea
zein zaila den plangintza
duinak lantzea!
Ez al da edukazio
txarreko trantzea
dirua hezkuntzaren
gainetik jartzea?
6. Tren azkarra heltzeko
itxaropenean
promesak pikutara
doaz zuzenean
Sos faltak S.O.S
bat du barrenean
txantxulloetarako
badaukatenean
7. Haurrak erdigunean
jar ditzagun, chapeau!
Baina marroia beti
hezitzaileentzako
Denon hobe beharra
harturik aintzako
Lan baldintza duinak
Haur Eskolentzako!!!