Azken bi mendeotako bertsolaritza soziala ardatz duen liburua kaleratu dute

Azken bi mendeotako bertsolaritza soziala ardatz duen liburua kaleratu dute –

Unai Sarriugartek El Correon.


Antxoka Agirreren azterketa da hauxe, ‘Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018)’ izenpean plazaratu dutena

 

Azken bi mendeotako bertsolaritza soziala ardatz duen liburua kaleratu dute
Igandean aurkeztu zuten ikerketa Durangoko azokaren baitan Antxoka Agirrek eta Jon Sarasuak. / EUSKALTZAINDIA

 

Azken 2 mendeotako bertsolaritza soziala ardatz duen liburua kaleratu dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean. Antxoka Agirreren azterketa da hauxe, ‘Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018)’ izenpean plazaratu dutena, hain zuzen ere. Jon Sarasuak jorratu du ikerketa honetako hitzaurrea.

Igandean aurkeztu zuten ikerketa Durangoko azokaren baitan. Bertan Antxoka Agirre kazetaria eta liburuaren egileak, eta Jon Sarasua irakasle, bertsolari eta euskaltzain urgazleak esku hartu zuten.

Bertan Antxoka Agirrek bertsolaritzak azken 200 urteotan prentsan, irratian, zineman, telebistan nahiz interneten izandako oihartzuna aztertu du. Bertso-munduko eragiletzaren zortzi belaunaldiren biografiak eta ekarpenak ere hartzen dira erreferentziatzat obra honetan. Gainera, hauxe Europan herri-kulturak izandako bilakaeraren testuinguruan kokatu da. Izan ere, kazetari gipuzkoarrak bertsolaritza aztertu duten liburuak badaudela aitortzen du, ez ordea, bertsolaritza fenomeno sozio-kultural bezala aintzat hartzen zuen ikerketarik.

Agirrek liburuaren inguruan dioenaren arabera: «Bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala biltzen du lan honek, hiru ardatzetatik abiatuta: batetik, bertsolaritzaren presentzia mediatikoa ikertuz; bestetik, bertso munduko eragiletzaren kontakizun bat landuz; eta, azkenik, bertsolaritzak Europako herri-kulturan izandako bilakaeran kokatuz».

Jon Sarasuarentzat, berriz, obra euskaldunak izan direnaren erradiograma paregabea da. Bere esanetan: «Bertsolaritzaren hezurduraren argazkia da ikerketa hauxe». Sarasuak mahaigaineratu duenez, autokonprensiorako istorioa da, hiru arlotan emana: gure eragiletzaren ibilbidean, gure historia sozialean eta gure presentzia mediatikoan, alegia.

Azken bi mendeotako bertsolaritza soziala ardatz duen liburua kaleratu dute